IT Txartela Ziurtagiria EUSKADI Informazio Gizartean
ESI, EGIAZTAGIRIA EMATEN DUEN ERAKUNDEA
 
 

European Software Institute (ESI) 1993an sortu zuen Europar Batasunak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzional eta finantzario garrantzitsu batekin; enpresa europarrei laguntzeko helburuarekin sortu zen, alegia, software injinerutzan ohitura onak hartzen laguntzea zeukan helburu, sustapen eta hedapen jardueren bitartez. ESI, beraz, erakunde europarra da, software-ean eta software prozesuetan espezializatua, eta horregatik oso erreferente garrantzitsua bilakatzen da alor honetan, bai esperientzia eta bai espezializazioari dagokionean. Bestalde, Fundazioa denez, Informazioaren Gizarteko teknologien sektorean presente dauden agente multzoekiko erabateko independentzia dauka: hard-soft fabrikatzaileak, konpainia aholkulariak edo zerbitzu informatikoen konpainiak, etab. Erabateko independentzia edukitzean, IST alorrean pertsonek dituzten ezaupideak ziurtatzeko garaian, gure prozesuetan inpartzialtasuna bermatu dezakegu.

Egiaztagiria lortzeko prozesu batean azala eta mamia izateak antolakuntza aldetik disziplina handia eskatzen du, eta era guztietako zailtasunak gainditu beharra, gainera. Horregatik, kasurik gehienetan, enpresek, erakundeek eta instituzioek, prozesua aurrera eramateko nahikoa gaitasuna eta esperientzia edukitzeaz gainera prozesuaren emaitzei izaera independente indartsua emango dioten kanpoko erakundeetara jotzeko erabakia hartzen dute. Espezializazioa, esperientzia eta independentzia dira, pertsona talde baten ezaupideak ziurtatzeko prozesuari balio erantsi handia ematen dioten hiru faktoreak.

Egiaztagiria erabiltzen duen enpresak edo erakundeak berak, Egiaztagiria lortzen duten pertsonen mailari buruzko ikuspegi independentea lortzen du, eta hori, etorkizuneko jarduera formatiboen oinarri izan daiteke. Egiaztagiria lortu duten pertsonentzat, beren gaitasuna eta prestakuntza maila egiaztatzen duen tresna bat da egiaztagiria.

European Software Institute erakundeak Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren esku jartzen du Ezaupideak Ziurtatzeko bere prozesua. Arrakastarekin gauzatu da hainbat erakundetan eta Informazioaren Teknologietan pertsonek duten ezagutza baloratzeko metodo objetiboa da.


 
IT Txartela EUSKADI en la sociedad de la información European Software Institute (ESI)