IT Txartela Ziurtagiria EUSKADI Informazio Gizartean
Proban Izena Ematea
 
 

Erabiltzaileak, egiten duen proba bakoitzeko, izena eman beharko du. Pentsa dezagun pertsona batek Egiaztagiri bat lortu nahi duela Internet moduluan. Gero azalduko den prozeduraren arabera izena eman eta proba egingo du. Gaindituko ez balu eta Egiaztagiria berriz egin nahiko balu, berriz izena eman beharko du.

Posible da bi frogak egitea egun batean. Beharrezkoa da egiaztagiri desberdinak direla eta proba izena ematea bat egitea froga bakoitzako.

Egiaztatutako Zentroetan edo Internet bidez izena ematen da, alegia, web orrian. Eskatzen zaizkion datu pertsonalak emango ditu erabiltzaileak, eta Proba egiteko nahi duen zentroa aukeratuko du. Zentroa aukeratuta, eguna eta ordua aurrez ezarrita daude, eta ez dago aldatzeko aukerarik. Hau da, erabiltzaileak proba egiteko Donostiako zentro bat aukeratzen badu, zentro hori ordurako jakinaren gainean egongo da zein egun eta zein ordu zehatzetan egingo den proba, adibidez, asteartetan, arratsaldeko seietan. Erabiltzaileak aukeratu ahal izango duen gauza bakarra, proba hileko zein asteartetan egin nahiko duen izango da.

Behin-betiko alta egin ondoren, erabiltzaileak alta horren konfirmazioa jasoko du bere gako-hitza eta erabiltzaile izenarekin. Gako hitza eta erabiltzaile izena gorde egin beharko ditu, izan ere, proba egiteko baldintzetako bat da. Datu hauez gain, erabiltzaileak e mail bidez jasoko du aukeratu duen Egiaztagiriari buruzko informazioa, proba zein zentrotan egingo duen, eguna eta ordua.

Pertsonaren batek proba egin nahiko ez balu edo aldaketaren bat egin nahi izatekotan, izena eman zuen Zentroan jakinarazi beharko du. Aukeratu duen zentroan emango da baja edo egingo da aldaketa. Bi kasuetan, egoera berriaren konfirmazioa jasoko du.

Pertsona bat, edozein gorabeheragatik, proba egiteko unean agertuko ez balitz, automatikoki baja emango litzaioke eta deialdia agortuko du, beraz, Egiaztagiria lortzeko berriz alta egin beharko du, aipatu den prozedura betez.

 
IT Txartela Ziurtagiria Izena Eman Ondorengo Aldaketak Sarrera Proba Egitea Zentroak eta Ordutegiak Egiaztagiriak Aukeratzeko EUSKADI en la sociedad de la información European Software Institute (ESI)